Holz Und Blechen Gabonetako zozketak badu zenbaki saritua

Ihintza Elustondo 2025eko abenduaren 24a

Holz Und Blechen otarrearen zenbaki sarituak. (Utzitakoa)

429 zenbakiaren jabearentzat izango da 500 euroko diru sariz eta produktuz betetako saskia. Txartel horren jabea agertzen ez bada, ordezko zenbakia daukanari emango diote: 1641 da ordezko zenbakia. 

Holz Und Blech musika elektronikoaren jaialdiaren antolatzaileek Gabonetako zozketa egin dute. 500 euroko diru sariz eta produktuz betetako saskia zozkatu dute Gabon egunez, eta jakinarazi dute zein izan dan zenbaki saritua: 429. Ordezko zenbakia ere atera dute badaezpada: 1641. Zenbaki irabazlea daraman txartelaren jabeak antolatzaileekin jarri beharko du harremanetan. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide