Olentzero eta Mari Domingi bihar eguerdian iritsiko dira herrira

Maddi Txintxurreta 2025eko abenduaren 23a

Olentzero eta Mari Domingi, iaz Azkoitian egin zuten bisitan. (Azkoitiko Udala)

Eguraldi ona egingo badu, 11:30ean azalduko dira Olentzero eta Mari Domingi Balda plazara. Euria egiten badu, ordea, 12:00etan zuzenean elizaren atarira joango dira, haurren gutunak jasotzera.

Euskal Herria zeharkatzen nahikoa lan izango duten arren, Olentzerok eta Mari Domingik geldialdia egingo dute bihar Azkoitian. Eguraldi ona egingo badu, 11:30ean azalduko dira Balda plazara, eta han elkartuko dira herriko haurrekin.

Handik, kalejiran egingo dute Parrokia arteko bidea, trikitilariek lagunduta. Elizaren atarian, halaber, haurren gutunak jasoko dituzte Olentzerok eta Mari Domingik.

Euriak ez du atzera botako bikotearen bisita, kasu horretan, kalejirarik ez dute egingo. 12:00etan zuzenean elizaren atarira joango dira, gutunak jasotzera.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide