Atzo arratsaldean kale ikuskizun berezia izan zen Azkoitian: Equus&Unikornios. Argiztatutako zaldi eta adarbakar talde bat Alde Zaharrean hara eta hona ibili zen musikak lagunduta, eta ikuskizunak umeen arreta deitu zuen. Herriko plazan hasi eta bukatu zuten osteratxoa, Plazaberritik eta Balda plazatik pasata. Asko izan ziren haiekin batera kalejira egin zuten familiak.