Udalak eta Herrixen elkarteak "opor usaina eta festa giroa" zabaltzeko asmoz antolatuta, txu-txu trena ibili da gaur herrigunean. Goizetik eguerdira bitartean, hainbat itzuli egin ditu jendez betetako trenak herriko kaleetan. Ilara luzeak sortu dituzte trenean ibili nahiz zuten herritar gaztetxoek eta ez hain gaztetxoek, eta hala nahi izan duten denek izan dute herriko plazan hasi eta bukatu den ibilbidea trenez egiteko aukera.
Arratsaldean, berriz, Equus&Unikornios deituriko kale ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek. 18:30ean herriko plazatik abiatuko dira kaleak askotariko argiekin eta koloreekin argiztatuko dituzten adarbakarrak. Herriko plazan, Plazaberrin eta Balda plazan ibiliko dira zaldi horiek.