Gabonak ate joka dira, eta giroan horretan hasteko aukera ezin hobea izan zen atzo arratsaldean, Bizkargi musika eta dantza eskolakoen eskutik. 18:00etan hasita, Gabonetako kontzertua eman zuten Kontzejupean, eta nola ez, publikoarentzat jarritako eserleku guztiak beteta, zutik egon behar izan zuten emanaldia bertatik bertara ikustera joandako askok.
Bizkargi eskolako orkestrak, bandak eta abesbatzak parte hartu zuten ordu erdi bat iraun zuen saioan, eta horiez gain baita soinu, pandero, biolin eta piano jotzaileek ere. Besteak beste, Horra Mari Domingi, Izartxo bat, Imagine, The first Noel, Minka's sleigh ride, Errefuxiatuarena, Gaueko izar eta Hator, hator mutil abestiak jo zituzten udaletxe azpian.