Oporren atarian, orain arte ikasitakoak erakutsi dituzte Kanku karate eskolakoek

Aitziber Arzallus

Gabonetako oporraldiaren atarian, ikasturtea hasi zenetik hona ikasitakoak jendearen aurrean erakutsi dituzte Kanku karate eskolako ikasleek. Haur eta heldu, dozenaka izan dira Elkarguneko kantxan egin duten ekitaldian parte hartu dutenak, eta harmailetatik begira ere jende ugari egon da.

Ikasturtea hasi zenetik hilabete batzuk joan dira, eta orain artean ikasitakoak jendaurrean erakutsi zituzten atzo Azkoitiko Kanku karate eskolako ikasleek. Elkarguneko kantxan egin zuten erakustaldia, 18:30ean hasita, eta taldeka, karate tekniken hainbat alderdi erakutsi zituzten; hala nola koordinazioa, psikomotrizitatea, trebezia eta autodefentsa. Kanku eskolan zer ikas daitekeen herriari erakustea izan zen atzoko ekitaldiaren helburuetako bat. Dozenaka lagun egon ziren harmailetatik begira, eta kantxan jo eta su aritu ziren kirolarien lana txalotu zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide