Datozen urteetarako Euskara Plana idazteko proposamenak jarri dituzte mahai gainean

Andoni Elduaien 2025eko abenduaren 18a

Partaideak taldeka banatuta aritu ziren lanean. (Udala)

Herritarrek egindako proposamenak aztertzeko eta berriak iradokitzeko saioa izan zen atzokoa. Urtarrilaren 21ean egingo dute hurrengo saioa, eta orduan Aroa planaren behin behineko proposamena azalduko dute udalak eta Euskara Mahaiak.

Azkoitiko Udalak eta Euskara Mahaiak deituta, datozen urteetarako Euskara Plana ontzeko parte hartze saio irekia egin zuten atzo, asteazkena, Elkarguneko Intsausti aretoan. Dozenaka herritar eta eragile elkartu zen atzoko hitzorduan, orain arte jasotako proposamenak aztertzeko eta berriak iradokitzeko.

Udalak abian duen lanketa azaroan jarri zuten martxan. Orduan, euskarak Azkoitian bizi duen egoeraren inguruko datuak eman zituen erakundearen Euskara sailak. Ordea, era berean, euskararen inguruan zer gehiago egin daitekeen jasotzeko galdetegia zabaldu zuen herrian. Modu horretan, Azkoitian euskarari dagokionez zer indartu behar den edota zer gehiago egin daitekeen aztertu nahi izan du udalak.

Herritarren ekarpenak jaso ondoren, bi bilera ireki egingo ditu erakundeak. Atzo egin zuten aurrenekoa, eta hurrengoa urtarrilaren 21ean, asteazkenez, egingo dutena. Datorren hileko bilera leku eta ordu berean egingo dute, alegia, Elkarguneko Intsausti aretoan eta 18:30ean. Egun horretan Aroa planaren behin behineko proposamena azalduko dute udalak eta Euskara Mahaiak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide