Hizkuntza politikaren inguruko parte hartze prozesuaz hitz egiteko bilera irekia deitu dute etzirako

Andoni Elduaien 2025eko abenduaren 15a

Elkargunerako sarrera. (Udala)

Hizkuntza politikaren inguruko parte hartze prozesuaz hitz egingo dute bileran, eta herritarrek orain arte egin dituzten proposamenak azalduko dituzte. Ordea, udalak azaldu du bileran parte hartzen dutenek ekarpen berriak egiteko aukera ere izango dutela.

Azkoitiko Udaleko Euskara sailak martxan du datozen urteetarako Euskara Plana idazteko parte hartze prozesua. Plangintza horretan herritarren ikuspegia txertatzea da udalaren asmoa, eta horregatik, bilera irekia egingo dute etzi, asteazkena, Elkarguneko Intsausti aretoan (18:30). Hizkuntza politikaren inguruko parte hartze prozesuaz hitz egingo dute orduan, eta herritarrek egindako proposamenak azaltzea gain, ekarpen berriak egiteko aukera izango dute herritarrek.

Batetik, euskarak Azkoitian bizi duen egoeraren inguruko datuak eman ditu udaleko Euskara sailak, eta bestetik, euskararen inguruan zer gehiago egin daitekeen jasotzeko galdetegia zabaldu du. Udalak, modu horretan, zer indartu behar den eta zer gehiago egin daitekeen aztertu nahi du.

Udalak zabalik izan du herritarren proposamenak biltzeko tartea, eta ekarpenak jaso ondoren, bi bilera ireki egingo ditu erakundeak. Etzikoa izango da lehena, eta urtarrilaren 21ean, asteazkenez, egingo dutena bigarrena; urtarrileko batzarra ere etzikoaren ordu berean izango da, eta Aroa planaren behin behineko proposamena azalduko dute.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide