Maite Lopez idazle azkoitiarrak 45. Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa irabazi du. Ereintza elkarteak urtero antolatzen duen ipuin lehiaketaren sari banaketa zapatuan egin zuten Errenteriako (Gipuzkoa) Reina aretoan, eta Lopezek orduan jaso zuen saria, Hefestoren mailua izeneko ipuinagatik; 800 euroko saria jaso zuen idazle azkoitiarrak.
Sari banaketa ekitaldian parte hartu zuten Ereintza elkarteko kideek, Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak parte hartu eta epaimahaikide lanetan aritu diren adituek. Ordezkari horiek guztiek lehiaketara aurkeztutako ipuinak izan zituzten hizpide, bereziki, lan irabazleak.
Euskaraz nahiz gaztelaniaz idatzitako hiruna lan saritu zituzten ekitaldian. Herriko idazlerik onenaren Joxean Arbelaitz sari nagusia ere banatu zuten, baita Anton Obeso Saria ere; 25 urtetik beherako idazlerik onenak jaso zuen azken sari hori.