Mendeurrenean murgilduta izan da La Guipuzcoana autobus enpresa amaitzear den urtean, eta ostiralean itxi zituen urteurreneko ekintzak, Imanol Pradales lehendakariaren bisitarekin. Ana Azkoitia Azkoitiko alkateak eta Jose Luis Iraeta La Guipuzcoanako administratzaileak eta zuzendari nagusiak egin zien harrera lehendakariari, eta enpresaren bulegoak eta autobusen kotxetegiak dauden azpiegiturak bisitatu zituzten. Lantaldearekin elkartzeaz gain, autobusen trafiko mugimendua koordinatzen duen zentroa ezagutu zuen hark.
Era berean, La Guipuzcoanaren bideo historiko baten proiekzioan egin zuten, eta enpresaren ehun urteko mugarri nagusiak jasotzen dituen argazki erakusketa bisitatu zuten. Horrez gain, urteurrena dela eta argitaratu eta Juanjo Olaizola historialariak idatzi berri duen Ehun urteko bidaia liburuaren ale bat jaso zuen Pradalesek.