Bizkargi musika eskolakoek biolin eta klarinete entzunaldia eskainiko dute bihar

Ane Olaizola

Klarinetea.

Bizkargi musika eskolako ikasleek bihar 19:00etan eskainiko dute entzunaldia, Elkargunean. 

Azken egunetako ildoari jarraituz, musika tresnen entzunaldiak eskaintzen jarraituko du datorren astean Bizkargi musika eskolak, eta bihar, biolin eta klarinete jotzaileen txanda izango da. Musika tresna hori ikasten dabiltzan hainbat ikaslek eskainiko dute kontzertua, 19:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide