Born to dance eskolako dantzariek goraino bete dute Baztartxo urte amaierako jaialdian

Ane Olaizola 2025eko abenduaren 14a

Dantzariek azken hilabeteetako lanaren emaitza taularatu zuten atzo eskaini zuten, eta aretoa goraino zela, askotariko dantzez gozatzeko aukera izan zuten han elkartutakoek. 

Born To Dance akademiako dantzariek azken hilabeteetako lana jendaurrean jartzeko parada izan zuten atzo, urtea agurtzeko Baztartxo antzokian eskaini zuten Winter Stars izeneko ikuskizunarekin. Beste behin, harrera beroa izan zuen haien emanaldiak, eta eskolako haurrek zein helduek bor-bor jarri zuten publikoa.

4 eta 60 urte bitarteko ikasleek parte hartuko zuten dantza ikuskizunean. Ikasleek, besteak beste, funky giroko dantzak, sevillanak, kirol dantza latinoak eta musikalak dantzatuko zituzten. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide