Gazteria sailak prestatu dituen Gabonetako ekintzen artean, Gabon parkea jarriko dute beste urte batez Elkargunean. Hango kantxa nagusian jarriko dute haurrentzako jolas parkea, abenduaren 26tik 28ra bitartean, eta antolatzaileak etzi hasiko dira sarrerak saltzen Elkarguneko Gazteria Zerbitzu Bulegoan.
Egun horietan, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara artean zabalduko dute Gabon parkea. Goizeko txartelak bi eurotan salduko dituzte, eta arratsaldekoak, 3,5 euroan. Dena den, hiru eguneko bonuak ere salduko dituzte 12 euroren truke.