Urteko batzar orokorra egingo du Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak bihar

Ane Olaizola

Elkartearen iazko batzarra. (Maxixatzen)

Elkargunean bilduko dira 11:00etan, eta urteko balantzea egitearekin batera, datorren urteko erronkak zehaztuko dituzte. Bazkide guztiei dei egin die parte har dezaten. 

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak urteko batzar orokorra egingo du bihar, 11:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan. Urtero moduan, urteko balantzea egingo dute aurrena saioan, eta ondoren, datorren urteko erronkak zehaztuko dituzte. 

Hain zuzen, aurrera begirako erronkak lantzeko eta lehentasunak finkatzeko "ezinbestekoa" da bazkideen parte hartzea elkartearen ustez, eta horretarako, guztiei dei egin die bertara daitezen.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide