Kantakidetza abesbatzak Gabon giroko kontzertua eskainiko du bihar parrokian

Andoni Elduaien 2025eko abenduaren 12a

Kantakidetza abesbatza, emanaldi batean. (Gipuzkoako Abesbatzen Federazioa)

20:00etan hasiko da Gipuzkoako Osakidetzako zenbait langileren musika zaletasunak sustatuta sortu zuten abesbatzaren emanaldia. Gabon kutsuko abestiak eskainiko dituzte haiek, tartean Wolfgang Amadeus Mozart koroatze meza.

Kantakidetza Gipuzkoako osasun publikoko profesionalen abesbatzak, kontzertua eskainiko du bihar, zapatua, Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. 20:00etan hasiko da emanaldia, eta koruak askotariko abestiak eskainiko ditu, ikus-entzuleak Gabon giroan murgiltzeko asmoz.

Abesbatza 2009an sortu zuten, Gipuzkoako Osakidetzako zenbait langileren musika zaletasunak sustatuta. Errepertorio zabala du koruak, eta agerian utziko dute hori bihar hango abeslariek. Wolfgang Amadeus Mozart koroatze mezarekin ekingo diote emanaldiari, eta ondoren, honako abesti hauek eskainiko dituzte: Lux beata trinitas (Ola Gjeilo), Gesu bambino (Pietro A. Yon), O holy night (Adolphe Adams), Adeste Fideles (David Willckocks) eta Hator, hator mutil (Jesus Guridi).

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide