Azaroaren azken egunetan hasi zituen Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Jubilatuen Asteko ekintzak. Hitzaldiak, bisita gidatua, karta joko txapelketak, bingoa, txokolate jana eta pintxo jana egin dituzte aste bereziaren barruan. Jubilatuen Astea gaur bukatu dute Plaza Ondo jubilatuen elkartekoek lagunarteko bazkariarekin. 28 lagun elkartu dira bazkaltzeko Joseba jatetxean, eta giro paregabean egin dute otordua. Bazkalondoan dantzarako tartea ere hartu dute.