Bihar hasiko dira Gabonetako argiak pizten

Andoni Elduaien

Balda plazan iaz jarritako argiak. (Andoni Elduaien)

Udal langileek azken asteetan jardun dute Gabonetako argiak eta apaingarriak herriko hainbat bazterretan jartzen. Bihar, herrigunean piztuko dituzte argiak, eta gainerako beste ia denetan, etzi. 

Egunak besterik ez dira gelditzen Gabonetan murgiltzeko. Azkoitia prest da neguko jaiegunetan murgiltzeko; izan ere, udal langileek egunotan lanean ari dira Gabonetako argiek herrian dir-dir egin dezaten. Udalak azaldu duenez, bihar, osteguna, hasiko dira argiak pizten. 

Bihar, baina, hainbat kaletako argiak baino ez dituzte piztuko. Honako azalpena eman du udalak: "Gabonetako argiak ez dira denak egun berean pizten, horiek ez baitaude elektrizitate linea bakar batera konektatuta. Bihar, esaterako, herrigunekoak piztuko dituzte", azaldu du udalak.

Erakundeak ostiralerako espero du gainerakoak piztea, baina datorren astearterako ere utziko dituzte pare bat puntu, "oraindik argien instalazio lana egiten" ari baitira zenbait gunetan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide