Aizkibel liburutegiak itzal titere laborategia prestatu du datorren hilaren 10erako —asteazkena—. 18:15ean hasiko da saioa, eta LH1. mailatik LH3. mailara artekoek parte hartu ahal izango dute.
Liburutegiak dagoeneko zabaldu du izen-ematea, eta itzal titereak egiten ikasi nahi dutenek saioaren egunera bitartean izango dute horretarako aukera, liburutegira joanda edo hango 943-85 08 98 telefono zenbakira deituta.