Black friday egunaren bueltan, eskaintza bereziak eskainiko ditu Sofa Urolak. Azkoitiko dendak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du atsedenerako produktuetan, eta, batik bat, sofetan. Hala, hilabete honetan zehar eskaintza bereziak eta aukera onenak eskainiko dituela iragarri dute arduradunek.
Sofa Urola Azkoitiko Axiri eraikinean kokatuta dago, eta produktuen aukera zabala du. Produktu guztiak ikusi nahi dituztenek Azkoitiko saltokira bertaratu daitezke.