Salgai daude Sañu Bizirikek azaroaren 22rako antolatu duen festa eguneko bazkarirako txartelak

Julene Frantzesena 2025eko azaroaren 6a

Sañoa mendiko mugarria.

Piaspe proiektu eolikoa atzera bota izana ospatuko du Sañu Bizirikek egun horretan, eta mendi ibilaldia, bazkaria eta ekitaldia egingo dituzte. Azpeitiko Azoka Plazan izango da bazkaria, eta sarrerak Atraskua tabernan eskuratu daitezke Azkoitian.

Piaspe proiektu eolikoa atzera bota izana ospatuko du Sañu Bizirikek datorren azaroaren 22an. Aldarrikapena eta festa uztartuko dituzte egun horretan, mendi ibilaldiarekin, bazkariarekin eta ekitaldiarekin.

Bazkaria Azoka Plazan egingo dute, eta dagoeneko salgai daude otordurako txartelak; azaroaren 18ra arte eskuratu ahal izango dira. Azpeitian Haginpe, Urtzi eta Mendizaliek tabernetan, Azkoitian Atraskuan, Zestoan Portalen eta Errezilen Borondegin egongo dira salgai: Ikasleen eta langabeek bost euro ordaindu beharko dute; gainerakoek hamar euro.

Goizean, berriz, Sañoara ibilaldia egingo dute, 09:00etan plazatik abiatuta. Arroitatik barrena igota, Odria eta Txillarramendi auzoetako txokoak ezagutu ahal izango dituzte herritarrek. Herrira itzultzean egingo dute bazkaria, eta bazkal ostean, ekitaldia izango da Azoka Plazan bertan, bertsolariek lagunduta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide