Jubilatuek Hondarribira egingo dute irteera hilaren 20an

Ane Olaizola 2025eko azaroaren 3a

Hondarribia. (Pexels)

Herria bisitatzeaz gain, bazkaria egingo dute jubilatuek ostegun horretan, eta interesa dutenek asteazkenetik aurrera eman dezakete izena. 

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak Hondarribira (Gipuzkoa) irteera prestatu du hilaren 20rako. Hara joaten direnek eguna igaroko dute herri horretan, 09:00etan liburutegi ondoko geralekutik abiatuta, iluntzean itzuliko baitira Azkoitira. Tartean, bazkaria egingo dute Beko-Errota jatetxean. 

Antolatzaileek azaldu dutenez, hamaiketakoa eramatea norberaren ardura izango da, eta 14:00etan bazkaria izango da: urdaiazpiko kroketak, gula eta langostino entsalada, entrekota edo bakailaoa, pantxineta, edariak eta kafea izango dute horiek menuan. Bazkalondoren, gainera, dantzaldia izango da 19:00ak arte. 

Interesa duten jubilatuek asteazkenetik aurrera eman dezakete izena, eta autobusak bete artean izango dute horretarako aukera. Elkarteko bazkideek 45 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek 50 euro. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide