Presoen eskubideen aldeko hileko azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute bihar

Ane Olaizola

Azkoitiko Sareren elkarretaratzea, artxiboko irudi batean. (Andoni Elduaien)

Azkoitiko Sare Herritarrak deituta, herriko plazan elkartuko dira 19:30ean. 

Bihar urriko azken ostirala izanik, Azkoitiko Sare Herritarrak elkarretaratzea egingo du euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde. Betiko moduan, 19:30ean elkartuko dira plazan, eta herritarrei dei egin diete bertan parte hartzeko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide