Begirada kritikoari egingo diote so Treba programaren biharko saioan

Ane Olaizola

Begirada kritikoa eta diskurtso ukatzaileak izeneko saioa egingo dute bihar Artxamendin, 12 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzenduta. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak prestatzen duen Treba programaren barruan, nerabeei zuzendutako beste ikastaro bat izango da bihar Azkoitian. Oraingo honetan, "begirada kritikoa" landuko dute parte hartzaileek, eta zehazki, diskurtso ukatzaileetan jarriko dute arreta. 18:00etatik 20:00etara bitartean izango da saioa, Artxamendi topalekuan. 

12 eta 16 urte arteko gazteei zuzendutako doako saioa da biharkoa, eta han parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman behar dute Artxamendi topalekuan zein Gazteria Zerbitzu Bulegoan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide