Irun Hiria gomazko pala txapelketa irabazi du Iker Epelde azkoitiarrak, Urdangarin bikote harturik. Atzo jokatu zuten lehen mailako lehiaren finala Irungo Uranzu pilotalekuan, eta Epelde-Urdangarin bikoteak 25 eta 17 hartu zituen mendean Loidi eta Dagerre. Horrenbestez, Epelderentzat eta Urdangarinentzat izan dira aurtengo edizioko txapelak eta garaikurrak.
Amaia Aizpuru azkoitiar palistak, berriz, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren barruan, bigarren mailako gomazko paletako finala jokatu zuen atzo Debako Aldats pilotalekuan. Iruleak Emakume Pilotariak taldeko kideak Maite Mugartegi izan zuen bikote, eta horiek ezin izan zuten garaipena erdietsi; Behar Zana klubeko Araitz eta Haizea Aldazabal nagusitu ziren 30 eta 28.