Ehundik gora jubilatu izan dira Burgosen Plaza Ondo elkarteak antolatutako bidaian

Aitziber Arzallus

Herriko hainbat jubilatu Burgosen (Espainia), joan den ostegunean. (Plaza Ondo elkartea)

Ostegunean egin zuten egun-pasa Burgosera (Espainia). Uda osteko aurreneko irteeran 110 bat lagunek parte hartu zuten, eta egun ederra igarota bueltatu ziren etxera.

Ostegunean Burgosera (Espainia) egun-pasa egiteko aukera izan zuten herriko jubilatuek Plaza Ondo elkarteari esker, eta 110 bat lagunek baliatu zuten aukera. 08:00etan abiatu ziren herritik, eta bidean hamarretakoa egin ostean, hiriko leku esanguratsuenak ezagutu zituzten bazkaldu aurretik. Eguraldi dotorea egin zieten, eta eguna halaxe pasatuta bueltatu ziren etxera. Uda osteko lehen irteera izan zen ostegunekoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide