'Go!azen' telesailaren denboraldi berriko lehen saioa emango dute Baztartxon, hilaren 9an

Ane Olaizola 2025eko urriaren 23a

Telesaileko 12. denboraldiko pertsonaiak. (Pausoka)

Doako saioa izango da, baina aurrez sarrerak hartu behar dira Internetez. Dagoeneko eskuragarri daude horiek. 

ETB1eko Go!azen telesailaren 12. denboraldiaren atarian, sasoi berriko aurreneko atala emango dute azaroaren 9an Baztartxo antzokian, 17:00etan hasita. Doako emanaldia izango da, baina sarrerak aurrez hartu behar dira azkoitia.eus edo entradium.com atarietan. Sarrerak eskuragarri daude jada. 

Hainbat istorio eta pertsonaia berrirekin hasiko du Go!azen telesailak denboraldi berria, eta ekoizleek aurreratu dutenez, "denetariko osagaiak" izango ditu: abenturak, misterioa, gaztaroko maitasuna, komedia, drama… eta noski, kantuak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide