Floreaga ikastetxeko Salestar Misioak taldearen ekintzetan parte hartzen duen Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko erakundeak Solidaritate Pintxoa egitasmoa eta bigarren eskuko denda antolatu ditu beste urte batez biharko. Horri horrela, ohiko moduan, askotariko pintxoak zein erabilitako produktuak salduko dituzte goizean zehar Kontzejupean, eta jasotzen duten diru "guztia" salestarrek abian dituzten misioetako umeen aldeko proiektuetara bideratuko dute.
Herriko ostalariei zein elkarteei egin dien moduan, antolatzaileek herritarrei ere laguntza eskatu diete egitasmoa gauza dadin, eta 09:30etik 10:30era artean, norberak etxean prestatutako pintxoak, tortillak, bizkotxoak, postreak eta antzeko jakiak udaletxe azpiko frontoi horretara eramateko galdegin die. "Laguntza bikaina izango da Kontzejupera etorri eta pintxo eta trago batzuk hartzea", azaldu dute. Era berean, bigarren eskuko dendan jostailuak zein liburuak salduko dituztela aurreratu dute.