Herritar talde batek deituta, bihar, osteguna, Palestinari elkartasuna adierazteko eta Israeli boikot egitea eskatzeko elkarretaratzea egingo dute herriko plaza nagusian. Azken asteetan ostegunero deitu du kontzentratzera talde horrek, eta biharko ere deialdi bera egin du. Palestina askatu! Israeli boikot! lelopean bilduko dira udaletxe aurrean.
Palestinaren Aldeko Borroka Eguna baliatuz, irailaren 18an hasi ziren elkarretaratzen plazan, eta harrezkero, ostegunero ari dira protesta egiten. Herritarrei plaza betetzeko dei egin diete talde horretako ordezkariek.