'Gaua', 'Los domingos' eta 'Go!azen 12', azaroan Baztartxon ikusi ahal izango direnen artean

Andoni Elduaien 2025ko urr. 26a, 09:00

'Gaua' filmaren irudietako bat. (Filmaffinity)

Sei film eskainiko dituzte Baztartxon helduentzat, eta lau, haurrentzat. Haurrei zuzendutako emanaldi horien artean Go!azen 12 telesailaren estreinaldia eskainiko dute azaroaren 9an.

Baztartxo antzokiak jakinarazi du dagoeneko azaroan zehar herrian emango dituzten filmen zerrenda. Guztira, hamar film ikusteko aukera eskainiko du antzokiak datorren hilean: sei izango dira helduei zuzendutako filmak, eta lau, haurrentzakoak.

Helduen filmen artean daude Acosada, Los domingos, Gaua, A la deriva, La cena eta Ahora me ves 3 filmak. Haurrentzako eskaintza, berriz, Tom y Jerry. Aventura en el tiempo, Sablehortz kapitaina eta Greleko kondesa eta El mago de Ciudad Esmeralda. El camino de baldosas amarillas filmek osatzen dute. Era berean, Go!azen 12 telesailaren estreinaldia ere emango dute Baztartxon.

Hona hemen azaroko egutegia: 

  • Azaroak 1, 2 eta 3: Acosada filma
  • Azaroak 2: haurrentzako Tom y Jerry. Aventura en el tiempo filma.
  • Azaroak 8, 9 eta 10: Los domingos filma.
  • Azaroak 9: Go!azen 12 telesailaren estreinaldia.
  • Azaroak 15, 16 eta 17: Gaua filma.
  • Azaroak 16: haurrentzako Sablehortz kapitaina eta Greleko kondesa filma.
  • Azaroak 18: A la deriva filmaren zineforum saioa. 
  • Azaroak 23 eta 24: La cena filma.
  • Azaroak 23: haurrentzako El mago de Ciudad Esmeralda. El camino de baldosas amarillas filma.
  • Azaroak 29 eta 30: Ahora me ves 3 filma. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide