Plaza Ondo Azkoitiko jubilatuen elkarteak herri inguruak ezagutzeko irteera antolatu du. Datorren astearterako, hilak 21, egin du hitzordua elkarteak. Asteartean autobusez abiatuko dira Azkoititik; 09:45eko autobusa hartuko dute Aizkibel liburutegiaren alboko geralekuan.
Autobusez Loiolara arteko bidea egingo dute bakarrik; izan ere, oinezko ibilaldia Loiolan hasiko dute jubilatuek. Loiolatik Ikasberri aldera joko dute parte hartzaileek, eta handik Azkune frutategi parea, Azkiola baserria eta Munategi zeharkatuko dituzte oinez, herrira itzultzeko.