'Kolorez kolore' ipuin musikatuaz gozatu dute umeek liburutegian

Ane Olaizola 2025ko urr. 16a, 10:02

'Kolorez kolore' ipuin kontaketa, atzo (Aizkibel)

Mariano Hurtadok eta Nerea Ariznabarretak Kolorez kolore ipuin musikatu saioa eskaini zuten atzo arratsaldean Aizkibel liburutegian, eta haur ugarik parte hartu zuten. 

Naita produkzioak taldea osatzen duten Mariano Hurtadok eta Nerea Ariznabarretak Kolorez kolore ipuin musikatu saioa eskaini zuten atzo arratsaldean Aizkibel liburutegian. HH5etik LH3ra arteko mailetan dabiltzan haur ugarik parte hartu zuten emanaldian, eta ipuin, esperimentu eta musika artean gozatu zuten haiek. 

Hiru ipuin kontatu zituzten kontalariek eta koloreekin esperimentatzeko tartea ere hartu zuten.  Hain zuzen, ametsak gauzatzeko konfiantza izatea, taldelana baloratzea eta nortasun ezberdinak balioestea landu zituzten ipuinetan. Poesia eta umorea ere batu zituzten, gitarraren, kontaketaren eta ilustrazioaren bidez. Saioa Igel berdea kantua abestuz bukatu zuten. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide