Ipuskoa. Izanetik izena 1025-2025 efemeridea ospatzeko, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Altzoko (Gipuzkoa) Olazabalgo Salbatore Deunaren elizan egin du gaur, asteazkena, ezohiko osoko bilkura. Gipuzkoa osoko erakundeetako ordezkariek parte hartu dute hitzorduan, eta bertan izan da Ana Azkoitia Azkoitiko alkatea.
'Ipuskoa' izenaren lehen aipamen idatziaren aurkitu zutela mila urte bete dira aurten. Altzoko elizan jaso zuten Gipuzkoari gerora izena eman dion hitza agertzen zen agiria, eta milurtekoa baliatuta, lurraldearen historian seinalatuta geratu den elizan egin dute bilkura erakundeetako ordezkariek.
Gipuzkoako herrietako alkateez eta ordezkariez gain, bilkuran Imanol Pradales lehendakariak, Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak, Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakariak parte hartu dute, besteak beste. Unai Andueza aldundiko Ekonomia Sustapena eta Proiektu Estrategikoak saileko diputatu azkoitiarrak ere parte hartu du gaurko ekitaldian.