Bihar, asteazkena, urriko ez ohiko udalbatzarra egingo du Azkoitiko Udalak, 18:00etan hasita. EAJ, EH Bildu, Azkoitia Bai eta PSE-EE udal taldeek ordenantza fiskalak izango dituzte. Hain justu, biharko udalbatzarrean hartuko dute datorren urteko tasen eta zergen gaineko erabakia.
Ohi bezala, Gukak zuzenean eskainiko du Azkoitia Guka webgunean erakundearen biharko bilkura, 18:00etatik aurrera.
Hona hemen biharko udalbatzarreko eguneko zerrenda:
- 2026rako trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
- 2026rako ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
- 2026rako hiri lurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
- 2026rako eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren kuota zehazteko funtsezko elementuak arautzen dituen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
- 2026rako udal jabari publikoa okupatzeagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
- 2026rako hondakin solidoak eta geldoak biltzeko, tratatzeko eta aprobetxatzeko edo deuseztatzeko zerbitzuaren tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
- 2026rako zerbitzu publikoak eman eta jarduerak egiteagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
- 2026rako Zubiaurre-Elkargune Institutuko kultur, kirol eta aisi-ekipamenduan eta Ugarteigaran estali gabeko igerilekuetan eskaintzen diren zerbitzuen tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketaren hasierako onespena.
- 2026rako Taxi tarifen onespena.