Azkoitiko Udaleko Gazteria sailak eta Elkarguneak Gau Beltzerako mozorroa prestatzeko tailerra egingo dute hilaren 19an, igandez, Elkargunean. LH3 eta DBH2 mailen arteko haurrei eta gaztetxoei zuzendutako saioa egingo dute orduan, 10:00etatik 13:00etara bitartean.
Gaur, osteguna, zabaldu dute tailer horretan parte hartu ahal izateko izen-emate epea, eta hilaren 15ean –datorren asteazkena– itxiko dute. Plazak bete arte egongo da epe horretan izena emateko aukera. Honako lotura honetan dagoen galdetegia bete beharko da online, izena emateko. Ordea, tailerrean parte hartzeko 3 euro ordaindu beharko da; galdetegian zehaztu duten kontu korronte zenbakira egin beharko da ordainketa.
Antolatzaileek jakinarazi dute plazak mugatuak direla. Era berean, tailerra egin ahal izateko gutxieneko taldea osatu beharko da.