Egokitze lanak hasi dituzte gaur, asteazkena, Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorrian, eta hori hala, datozen bi asteetan moztu egingo dute pasabidea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, 20,810 eta 21,100 kilometro puntuen artea itxiko dute bidegorria.
Une jakinetan ezingo da eremu horretatik igaro. Dena den, erakundeak esan du egunero lanaldia amaitutakoan eta segurtasuna bermatu daitekeen egunetan, erabiltzaileei pasabidea irekiko zaiela. Aldundiaren arabera, dagokion seinaleztapenarekin adieraziko dituzte pasabidearen itxierak eta irekierak.