'Un gran viaje atrevido y maravilloso' eta 'Angelo en el bosque misterioso' filmak ikusgai, Baztartxon

Andoni Elduaien 2025ko urr. 15a, 08:20

'Un gran viaje atrevido y maravilloso' filmaren irudietako bat. (Filmaffinity)

Haurrentzako eta helduentzako film bana ikusi ahal izango da Baztartxon, datozen egunetan. Zapatuan, haurrentzako Semaforoa antzezlana aurkeztuko dute, baina helduentzako filma egun horretan ere emango dute.

Un gran viaje atrevido y maravilloso eta Angelo en el bosque misterioso filmak emango dituzte datozen egunetan, Baztartxo antzokian. Zapatuan, haurrentzako Semaforoa antzezlana aurkeztuko du Logela Multimedia konpainiak, baina, nolanahi ere, helduentzako filmaren emanaldia ohiko ordutegian ikusi ahal izango da herriko antzokian.

Helduentzako Un gran viaje atrevido y maravilloso filma zapatuko eta igandeko 19:30ean eskainiko dute; astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan emango dute. Haurrentzako Angelo en el bosque misterioso filma, berriz, igandeko 17:00etan hasiko da. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide