El cautivo eta Super agente Hitpig filmak ikusteko aukera izango da egunotan Baztartxo antzokian. Zapatuan, Amak antzezlana aurkeztuko du Txalo Produkzioak konpainiak, eta hori horrela, larunbatean ez dute filmik eskainiko.
Igandean, 17:00etan, haurrentzako Super agente Hitpig filma eskainiko dute antzokian, eta 19:30ean, helduentzako El cautivo. Astelehenean emango dute bigarren aldiz El cautivo filma, baina 20:00etan hasita. Ikuslearen eguna izan ohi da astelehenetakoa, eta hori hala, sarrera ohi baino merkeago erosteko aukera izango dute ikus-entzuleek.