Laien ingurumen eragileak eta Iraurgi Saskibaloi Taldeak babesletza hitzarmena sinatu dute. elkartearen artean babesletza hitzarmena egin berri dute. Akordio horri esker 30.000 euroko laguntza jasoko du Azkoitiako eta Azpeitiako saskibaloi taldeak, Laien markaren hedapena eta promozioa egiteko konpromisoa hartuta.
Intza Lizarazu ISBko lehendakariak eta Joanes Amenabar Laieneko lehendakariak sinatu dute hitzarmena, eta Amenabarrek azaldu duenez, ingurumen eragilearen "plan estrategikoaren barruan, komunikazioa eta hedapena da ardatzetako bat". Ildo horretatik, hitzarmen berriari esker, Laienen jarduera eta izaera ezagutarazten lagunduko du ISBk.
2016an itxi zuten Lapatx zabortegia. Zabortegi izaera hori utzi ostean, energia eta ekonomia zirkularrarekin lotutako ekimenak aurrera eramateko, Laien ingurumen eragilea sortu zuten 2022. urte bukaeran.
Zestoako Gurutzeaga txirrindulari elkartearekin ere hitzarmena sinatu zuen Laienek maiatzean.