Eman izena Gukaren buletinetan

Erredakzioa 2025ko ira. 24a, 12:24

Ostegun arratsaldeetan asteburuko agendarekin buletin bat igorriko du Gukak, eta astelehen goizetan, asteburuak utzitakoekin. Buletin horietakoren bat edo biak telefonoko posta elektronikoan jaso nahi dituzten herritarrek, hemen eman beharko dute izena.  

Bihartik aurrera, informazioa modu zuzenagoan, erosoagoan eta azkarragoan kontsumitzeko aukera emango die Gukak herritarrei, abian jarriko dituen bi buletin ereduei esker. Herritarrek telefonoko posta elektronikoan jasotzeko pentsatutako buletinak dira, eta bi eratakoak izango dituzte aukeran: bata, asteburuko agendarekin, ostegun arratsaldeetan bidaliko dena; eta bestea, asteburuak utzitakoekin, astelehen goizetan bidaliko dena. Aurrenekoak, Urola Kostan datozen egunetarako antolatuta dauden kultur eta kirol ekitaldien eta jaien inguruko informazioa bilduko du; bigarrenak, asteburuetan eskualdean izan diren ekitaldi nagusien ingurukoa. 

Horietakoren bat edo biak telefonoko posta elektronikoan jaso nahi dituztenek, aski dute hemen izena ematea. Doako zerbitzua da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide