Azahar kostara bidaia egin dute dozenaka jubilatuk

Ane Olaizola 2025ko ira. 21a, 09:25

Bidaiariak, Castellon. (Plaza Ondo)

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak antolatutako bidaia izan da, eta han parte hartu dutenek astebeteko egonaldia egin dute hainbat herritan. 

Plaza Ondo jubilatuen elkarteak antolatuta, Azahar kostan egin dute astebeteko egonaldia hainbat herritarrek. Joan zen astetik atzora bitartean, Herrialde Katalanetako zein Kataluniako hainbat txoko bisitatu dituzte, hala nola Peñiscola, Castello, Ebroko delta, Morella, Benicassim eta Benicarlo. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide