Bizikletak puntu puntuan jartzeko aukera izan da plazan

Andoni Elduaien 2025ko ira. 19a, 09:07

Aldundiaren bizikletak konpontzeko postua atzo, plazan. (Ane Olaizola)

Mugikortasun Europako Astearen barruan aldundiak antolatutako Jarri zure bizikleta prest Mugirekin kanpainako jarduera izan da Atzo arratsaldean herriko plazan. Hainbat herritarrek eraman zituzten bizikletak plazan jarri zuten postura.

Mugikortasunaren Europako Astearen barruan, Jarri zure bizikletak prest Mugirekin kanpaina du abian Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentuak. Egitasmo horren barruan, bizikletak konpontzeko doako zerbitzua ari dira eskaintzen herririk herri, eta atzo, osteguna, Azkoitian izan ziren zerbitzu hori eskaintzen duten tailerreko ordezkariak.

Mugi txartela erakutsita, bizikleta puntu puntuan eta doan jartzeko aukera izan zuten puntu horretara hurbildu ziren herritarrek, 16:00etatik 20:00etara bitartean. Erabiltzaileak, gainera, bi bizikletaren eta 20 euroko 60 Mugi birkargaren zozketan sartu dituzte.

Teknikaria bizikleta bat konpontzen, atzo. (Ane Olaizola)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide