Gaur itxiko dituzte Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak

Julene Frantzesena 2025ko ira. 14a, 09:14

Ugarteigarango igerilekuak. (Andoni Elduaien)

Ekainaren 13az geroztik zabalik izan dira horiek, baina gaur izango da horiek irekita egongo diren azken eguna. 10:30etik 20:30era egongo dira irekita.

Uda amaierara iristen ari da, eta nabari daiteke hori dagoeneko. Adibideetako bat da, esaterako, gaur itxiko dituztela Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak. Ekainaren 13az geroztik zabalik izan dira horiek, baina gaur izango da horiek irekita egongo diren azken eguna.

Eguraldi ederra dago gaurko iragarrita, eta herritarrek izango dute azken bainuez gozatzeko aukera. Hain zuzen ere, 10:30etik 20:00etara egongo dira irekita igerilekuak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide