Analitika digitalari buruzko udako ikastaroan parte hartu du Gukak

Erredakzioa 2025ko ira. 13a, 10:30

Atzo goizean Eibarko Markeskoa jauregian egin zuten mahai ingurua, udako ikastaroen barruan. (Joxe Rojas)

Udako Euskal Unibertsitatearen 53. edizioaren barruan, Analitika digitala euskarazko hedabideetan: erronka handi bat ikastaroa egin dute bi egunez Eibarren, eta Nola bizi izan dute hedabideek aldaketa? izenburupean egindako mahai inguruan parte hartu Gukak.

Udako Euskal Unibertsitatearen 53. edizioaren barruan, Analitika digitala euskarazko hedabideetan: erronka handi bat ikastaroa egin dute bi egunez Eibarko Markeskoa jauregian. Euskarazko hedabideek digitalizazioaren bidean daramaten dinamika aztertzeko eta trafiko digitalaren analitikan eta analitika horrek haien jardueran izan ditzakeen onuren inguruan hitz egiteko baliatu dute ikastaroa.

Behategiako kideak eta beste hainbat aditu aritu dira hizlari euskarazko komunikazioaren esparruko 50 bat lagunen aurrean. Aitziber Arzallus Gukako kazetaria ere han izan da bi egunez, eta Nola bizi izan dute hedabideek aldaketa? izenburupean egindako mahai inguruan parte hartu du Irutxuloko Hitzako Naike Usabiagarekin, Geuriako Jon Villapunekin eta Hamaika TBko Ainara Arrizabalagarekin batera. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide