Asteburu honetan ekingo dio Baztartxo antzokiak filmen denboraldi berriari. Haurrentzako Lilo y Stitch eta helduentzako Jone, batzuetan filmak izango dira ikusgai lehen asteburuan herriko antzokian. Haurrentzako film emanaldia igandeko 17:00etan izango da, eta helduentzakoa igandeko 19:30ean eta asteleheneko –ikuslearen eguna– 20:00etan.
Lilo y Stitch filmak Hawaiiko neskato bakarti baten eta estralurtar iheslari baten arteko istorioa kontatzen du. Sara Fantovak zuzendutako Jone, batzuetan filmak, berriz, Jone protagonistaz hitz egingo du. 20 urte ditu Jonek, eta hura aitarekin zein Marta ahizpa txikiarekin bizi da. Bilboko Aste Nagusia hastear dela, Joneren aitak lana utziko du parkinsonaren eraginez. Gainera, festa horietan Jone lehen aldiz maiteminduko da, Olga ezagutuko baitu protagonistak. Hilezkortasun sentsazioaren eta aitaren gaixotasunaren ondorioz bakarrik geratzeko beldurraren artean biziko da Jone.