Andremarien ondoren, joan den ostegunean, abuztuaren 21ean, Plaza Ondo jubilatuen elkartekoek egunpasa egin zuten Ondarroara (Bizkaia) eta Aittolara. Gipuzkoak eta Bizkaiak muga egiten duten kostaldeko herria bisitatuta, Azkoitiko Madariaga auzoko Aittola-Zar jatetxean bazkaldu zuten irteeran parte hartu zutenek.
Bazkalondoan, jatetxean bertan, dantzan jardun zuten Plaza Ondokoek.