Gaur, Santa Klara egunez, jendez leporaino bete da Santa Klarako eliza. Hain zuzen ere, hainbat lagun elkartu dira eliza horretan, 11:00etako mezarako. Gainera, Parrokiako Abesbatzak parte hartu du elizkizunean.
Elizkizuna bukatzean, hainbat boluntariok prestatutako hamaiketakoaz gozatu ahal izan dute hala nahi zuten herritarrek. Beroari aurre eginez, sabelak betetzeko parada izan dute komentuko klaustroan, itzaletan.