Andremarietarako egun gutxi batzuen faltan, Caritasek zabaldu du dagoeneko tonbola. Atzo ireki zituzten sariz betetako egitasmoaren ateak Plazaberrin, eta gaur ere zabalik izan da; are, arratsaldean ere izango dute herritarrek boletoak erosteko parada.
Gaurko eguna igarota, festetan irekiko dute berriz ere tonbola. Hain zuzen ere, abuztuaren 14tik 18ra egunero irekiko dute tonbola 11:30etik 14:00etara eta 18:30etik itxi arte –ez dute zehaztu itxiera ordua–.