Herriko jauregiak eta dorretxeak ezagutzeko bisitak egingo dituzte asteburuan

Andoni Elduaien 2025ko abu. 4a, 09:00

Floreaga dorretxea. (Alex Berasategi)

Herriko jauregi eta dorretxe esanguratsuenak nahiz horiek biltzen dituzten istorioak ezagutzeko aukera eskainiko dute asteburuko bisitek. Ordu eta erdi inguruko ibilbidea egingo dute herrigunean zehar, 12:00etan hasita. Bisita gidatuetan parte hartzeko izena eman beharko da aurrez.

Urola Turismoak antolatuta, bi bisita gidatu egingo dituzte asteburuan Azkoitian. Azkoitia jauregien eta dorretxean artean izeneko bisita gidatuak eskainiko dituzte zapatuan (gazteleraz) eta igandean (euskaraz). 12:00etan hasiko dira bi egunetan ibilaldiak, Andre Mariaren Jasokundeko parrokiaren aurreko ataritik.

Urola Turismoak uda honetarako Azkoitian antolatu dituen azken bisitak izango dira asteburukoak. Ordu eta erdi inguruan, ibilbide laburra egiteko aukera izango dute bisitariek herrigunean zehar. Herrigunea bisitatzeko aukeraz gain, herriko jauregiek eta dorretxeek biltzen dituzten istorioak ezagutzeko aukera eskainiko dute asteburuko bisitek. 

Bisita gidatuan parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez. Horretarako, Urola Turismoak hainbat bide zabaldu ditu: 688 75 94 29 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidali, 943-15 18 78 telefono zenbakira deitu edota i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora idatzi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide