Azkoitiko Udalak uztaileko ohiko udalbatzarra egingo du bihar, asteazkena. Udaletxeko bilkura areto nagusian bilduko dira 18:00etan EAJko, EH Bilduko, Azkoitia Bai herri plataformako eta PSE-EEko udal ordezkariak, hamahiru puntuko eguneko zerrenda eztabaidatzeko.
Udal ordezkariek, nagusiki, kontu ekonomikoak izango dituzte aztergai, hala nola udalaren, Elkargunearen zein Azkoitia Lantzenen kontu orokorrak. Horrez gain, udalaren ondasunen eta eskubideen inbentarioaz arituko dira, baita Inazio Iriarte kaleko 17 zenbakian udalak duen lokalaren izaera juridiko aldaketaz ere.
Gukak, udalari esker, zuzenean eskainiko du biharko udalbatzarra, 18:00etatik aurrera. Hona hemen biharko bilkuraren eguneko gaien zerrenda:
- Aurreko bilkuretako akten onespena, hala badagokio.
- Azkoitiko Udalaren, Zubiaurre-Elkargune Institutuaren eta Azkoitiko Lantzen, S.A.-ren 2024ko Kontu Orokorren onespena.
- Azkoitiko Udalaren eta Zubiaurre-Elkargune Institutuaren 2024ko udal ondasunen eta eskubideen inbentarioaren onespena.
- Azkoitiko Udalaren jabetzakoa den Inazio Iriarte 17ko lokalaren (3311 finka) izaera juridikoaren aldaketaren hasierako onespena.
- Hainbat eraikuntza, instalazio eta obren interes bereziko edo udal onurako adierazpena onestea eta ondorioz zerga horren 22. a) artikuluan xedatzen den %95eko hobaria onartzea.
- 2024ko Azkoitiko Udalaren taldeko erakundeen, talde anizkoitzen eta elkartuen kontu egoera orri integratuak eta bateratuak aurkeztea.
- 2024. ekitaldiko finantza barne kontroleko urteko kontu-hartzailearen txostenaren berri ematea.
- 2024. ekitaldian udal kontu-hartzaileak planteatutako eragozpenen txostenak, txosten teknikoak eta horiek ebazten dituen alkatearen ebazpenen berri ematea.
- Kontu-hartzailearen txostenaren berri ematea, 2024ko likidazioaren aurrekontuaren txostenaren aldaketaren berri ematea, 2024ko gastu araua betetzeari buruzkoa, gastu konputagarriaren birkalkulatzea.
- Kontu-hartzailearen txostenaren berri ematea, 2024ko sarrera handiagoak zorra murrizteko erabili behar den obligazioari buruzkoa.
- Behin betiko onespenen berri ematea.
- Aurrekontuari buruzko informazioa.
- Galde-erreguak.