Haur guztiak eta haien harrerako familiak plazan elkartuko dira 11:30ean, eta bertan harrera egingo diete Azpeitiko nahiz Azkoitiko udal ordezkariek. Harrera ekitaldiaren ostean, jolasak eta askotariko tailerrak izango dituzte, eta ondoren, bazkaria egingo dute. Arratsaldean, apar festa egingo dute.